XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.- Lehenbiziko maila hau egiteko izangaiek hemezortzi urte beteta izan beharko dituzte eta Eskola Graduatuak edo Bigarren Mailako Irakaskuntzan Graduatuak izango dira. (...)

3.- Artikulua.-

1.- Erdi Mailako Kirol Teknikariaren formazioak titulo ofiziala lortzeko bidea ematen du kirol modalitate zehatz edo espezialitate baten elementu tekniko eta oinarrizko entrenamenduaren hobekuntza funtzioak bete ahal izateko.

2.- Bigarren mailako formazio hau egin ahal izateko beharrezkoa da Oinarrizko Kirol Tenknikariaren Tituloa izatea; gainera, gutxienez, berrehun ordutako praktikak egin izana edo Oinarrizko Kirol Teknikari gisa kirol denboraldi osoan jardun izana ziurtatu beharko da. (...)

4.- Artikulua.-

1.- Goi Mailako Kirol Teknikariaren formazioak titulo ofiziala lortzeko bidea ematen du goi mailako entrenamenduarekin eta kirol talde eta kirolarien zuzendaritzarekin zerikusia duten funtzioak bete ahal izateko.

2.- Hirugarren maila hau egin ahal izateko beharrezkoa da Erdi Mailako Kirol Teknikariaren tituloa izatea; gainera, gutxienez, berrehun ordutako praktikak egin izana edo Erdi Mailako Kirol Teknikari gisa kirol denboraldi osoan jardun izana ziurtatu beharko da. (...)

5.- Artikulua.-

1.- Maila bakoitzeko irakaskuntzak kreditu sistemaren bidez ezartzen dira, horietako bakoitzari hamar ordutako irakaskuntza teoriko-praktikoa edo bere baliokidea dagokiolarik.

2.- Hiru mailetako ikasketa planak bi ikasgai multzotan egituratzen dira.

Lehenbiziko multzoa kirol modalitate guztientzako izango da eta izaera zientifiko orokorreko ikasgaiek osatuko dute.

Bigarren multzoa espezifikoa izango da kirol modalitate bakoitzarentzat eta haien aspektu zientifiko, tekniko, taktiko eta arauei buruzko ikasgaiek osatuko dute. (...)

5.- Maila bakoitzean, amankomuneko ikasgaiak lizentziatuek emango dituzte, injenieroek edo arkitektoek, edo irakasteko baliokidetasunezko titulazioa dutenek.

6.- Maila bakoitzean, multzo espezifikoko ikasgaiak lizentziatu edo baliokideek eta goi mailako kirol teknikariek edo Espainiako Kirol Federazioek zein, bere kasuan, Autonomietako Kirol Federazioen laguntzaz, Elkarte Autonomoek aitortutako adituek emango dituzte. (...)